XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbiune batetik igaroz Termiko sakanean.

1340 metrotan zeharkatzen den bide hau (2or. 30`), Soudeteko txaboletatik dator eta Feas eta Escurretekoetara doa, mendebaldera.

Eskubi alderuntz jo beharko dugu itzulera Lecheko basotik egiteko.

Bideak, balkoi moduan Termiko gaikaldetik zoragarri landuta, altura piskat hartzen du hegoalderuntz eta 1450 metrotan iristen da Feaseko larretokitara (3 or.).

Mendebalderuntz jarraitu 1435 kotako muino bereizgarri bateruntz, Santa Graziko haranaren eta gure oinetan zabaltzen den Arpidiako arroilaren gaineko bista paregabeaz disfrutatzeko.

Jaisteko, geure pausoetan piskat atzera jo beharko dugu GR10 balizaketa bilatu arte, hau Lecheko basoruntz zuzentzen bait da, iparraldera.

Ondo markatutako xenda bat jaisten da segidan basotik, zenbait alditan basapista batekin gurutzatuz.

Laster iritsiko gara Harrigañeko lepo txikira, igoerako bidera helduz.

Termiko sakana exploratu genuenean, itzulera aldameneko Arpidiako arroilaren hondotik egiten saiatzea erabakia genuen.

Posible da itzulia egitea, baina etsipen piskat sortzen du zeren nahiko basatia izanda ere, Arpidiako ibilbidea ia bere osotasunean itsura itsusi eta nahasgarrikoa da eta (erdi mailako explo., 8 or., desnib. 1150, dist. 21 km).